

Ekologia
Izaki bizidunak ingurune bateko biztanle gisa aztertzen dituen zientzia, eta beren artean eta beren ingurunearekin dituzten harremanak aztertzen dituena.

Nekazaritza
Lurra lantzea. Lurra lantzeari buruzko tekniken eta ezagutzen multzoa.

Lurzoruaren zainketa
Kalitatezko nekazaritza eta abeltzaintza garatzeko eta gizakiak bizirik irauteko funtsezko elementu gisa.

Abeltzaintza
Abereak haztea. Abereak hazteari buruzko tekniken eta ezagutzen multzoa.

Birsorkuntza
Nekazaritza birsortzailea lurzoruari oreka itzultzen saiatzen da, horrela, nekazaritza- eta abeltzaintza-sistema erresiliente bat sortuz; jasangarria ekonomikoki, ingurumenarentzat eta sozialki.

Lursare, guk, nekazarien, abeltzainen, lurraren, elikagaien eta pertsonen artean sortzen dugun sarea da, mikrobiologiak naturan, lurra eta ura batzeko eta lurzoru osasuntsua sortzeko ehuntzen duen moduan.

Nekazaritza
Gure ustez, Nekazaritza elikagai osasuntsuak eta kalitatezkoak ekoizteko jarduera da.
Baina landa-garapena, baliabide naturalen kontserbazioa, paisaia sortzea eta mantentzea eta belaunaldiz belaunaldi kultura eta tradizioen transmisioa ahalbidetzen duen jarduera ere bada. Azken batean, giza jarduera kulturala da.
“Nekazaritza jakintsuaren lanbidea da, apalarentzat egokiena eta gizaki librearentzat duinena”
Cicerón
“ Nekazaritzaren azken helburua ez da elikagaiak ekoiztea, gizakion lantze eta hobekuntza baizik”
Masamobu Fukuoka
GURE LANA
Zer egiten dugu?

Formakuntza

Aholkularitza eta laguntza

Proiektuen koordinazioa eta dinamizazioa
Formakuntza
Zer egiten dugu?
Honako gai hauei buruzko formakuntza-ikastaroak sustatzen eta antolatzen ditugu:
- Konpostajea eta materia organikoaren kudeaketa
- Artzaintza
- Maneiu ekologikoa
- Maneiu birsortzailea
- Lurzoruak leheneratzea
- Urteko estalduren eta estaldura iraunkorren erabilera
- Laboreen ongarritze egokia
- Sargaiak, bioongarriak, salda mineralak eta abar egitea.
- Bertako mikrobiologia atzitzea eta ugaltzea
- Mikrobiologia espezifikoa egitea eta ugaltzea
Aholkularitza
eta laguntza
Zer egiten dugu?
Elikagaiak ekoizteko moduan aldaketa bat egin nahi duten pertsonei aholkua eta laguntza ematen diegu, erabilera ekologikoagoak, kontserbatzaileagoak edo birsortzaileak lortzeko.
Trantsizio hori aurrera eramateko, aholkularitza espezializatua eta banakakoa ematen ditugu. Honetan datza:
- Ustiategiaren alderdi ekonomikoa, agronomikoa eta gizatiarra kontuan hartzen dituen plangintza integrala prestatzen dugu. Non gauden, nora iritsi nahi dugun eta nola lortuko dugun.
- Urteko plangintza bat egiten dugu, proposatutako aldaketak progresiboki txertatzeko. Urte bakoitzeko aldaketak kontuan hartuta, jarraipena egiten dugu nekazariarekin batera, uzta ona lortzeko hasierako planteamendua behar denean egokituz.
Horrela, pixkanaka, ekoizpen-moduan aldaketak egiten ditugu, kostuak gutxituz eta nutrizio-balio handiagoko uztak lortuz. - Merkaturatzeko metodo edo eredu berriak eskuratzeko modua aztertzen dugu, nekazaritzaren arrakasta, bildutako edo landutako produktuen salmentan baitago.
Proiektuen koordinazioa eta dinamizazioa
Zer egiten dugu?
Berrikuntza-eragile gisa lan egiten dugu, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren garapena, bioekonomiaren garapena eta nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin lotutako berrikuntza-proiektuak bultzatuz. Nekazaritza-sektorearen eta gure landa-ingurunearen trakzio-proiektuak abian jartzea sustatuz.
Lursarek, berrikuntza-eragile gisa, zeregin hauek burutzen ditu:
- Talde operatiboak proposatutako hasierako proiektuaren ideia deskribatzen eta zehazten dugu, eta, horretarako, “arazoari” eta izan ditzakeen konponbideei buruzko informazioa bilatzen dugu.
- Etorkizuneko talde operatiboa eratzeko bazkiderik onenak bilatzen ditugu.
- Memoria eta eskaera idazten ditugu, eta talde operatiboak laguntzen deialdian parte hartzeko behar duen dokumentazioa jasotzen dugu.
- Behin proiektua onartu denean, talde operatiboa dinamizatzen dugu eta proiektuaren jardun egokia bermatzen dugu.
“Beti dago liburu bat zabalik begi guztientzat: Natura”
LAN TALDEA
Gure profesionalak ezagutu itzazu

Raul
Abeltzain eta Nekazaria

Noemí
Ingeniari agronomoa

Orkatz
Aholkulari eta prestatzailea
“Aztarna uzteko, lehenego oinak lurraren gainean jarri behar dira”
Jarri gurekin harremanetan
Jar zaitez harremanetan gure zerbitzuen inguruko edozein zalantza galdetzeko
AEDP. LURSARE EKOSISTEMAS S.L.-k, tratamenduaren arduraduna izanik, zure datuak enpresaren web orrialdean dauden harremanetarako formularioen bidez lortutako datu pertsonalak biltzeko, kontsultei erantzuteko eta publizitatea bidaltzeko biltzen direla, jakinarazten dizu. Tratamendurako oinarri juridikoa interesdunaren adostasuna da. Aurreikusitako helburua betetzeko, zure datuak arduradunarekin harreman zuzena duten erakunde edo pertsonei jakinarazi ahal izango zaizkie.
Edozein pertsonak du bere datu pertsonaletan sarbidea eskatzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datu pertsonalen eramangarritasuna ahalbidetu edo horren aurka egiteko eskubidea, gure bulegoetako helbidera idatziz edota info@lursare.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz, erabili nahi duen eskubidea zehaztuz. Gure web orrialdean informazio gehigarria lor dezakezu, htttp://www.lursare.com
Bisita gaitzazu
C/ Mayor, 43 bajo
Alegria-Dulantzi
01240 (Araba)
Dei iezaguzu
658 710 991 Noemí
628 457 228 Orkatz
620 847 417 Raúl